Orion Elkarteko bi azkoitiar Espainiako txapelketan

Jokin eta Joanes azkoitiarrak./
Jokin eta Joanes azkoitiarrak.

Euskal selekzioarekin arituko dira Jokin Sudupe eta Joanes Davila Galiziako Xallas y Allons ibaietan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZKOITIA.

Gaurtik igandera, Orion Elkarteko Jokin Sudupe eta Joanes Davila azkoitiarrak Espainiako txapelketara doaz 'Salmónidos mosca juventud' modalitatean euskal selekzioarekin lehiatzera. Txapelketa, Galiziako Xallas eta Allons ibaietan ospatuko da.

Jokin Sudupe 2017ko Euskadiko txapelduna izan zen eta 2018an bigarren postua lortu zuen, aurten, bosgarren aldiz parte hartuko du Espainiako txapelketa batetan. Aldiz, 2016an Espainiako bosgarren postua lortu zuen Joanes Davilak, hortaz, bere bigarren aldia izango da txapelketa estatal batean. (4. postua Euskadiko txapelketan 2018an eta 3. Gipuzkoan).

Bestalde, Jakes del Pozo azpeitiarrak ere parte hartuko du txapelketan lehenengo aldiz Orion elkartearen eskutik. 2018 ko Euskadiko txapelketan hirugarren postua lortu izan du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos