Oiartzungo Karla Lekuona zelaira doaz bihar Artetxeren mutilak

J.S. AZKOITIA.

Joan den astean, Anaitasunako zaleek azken unera arte itxaron behar izan zuten gorrixen garaipena ikusteko 2-1 Real Unionen aurka. Anaitasunari izugarri kostatu zitzaion aurkaria gainditzea baina lider jarraitzeko garaipen garrantzitsua lortu zuen. Bihar 15:45etan,Oiartzungo Karla Lekuona zelaira egingo dute bidaia Artetxeren mutilek.

Gainerako taldeak

Anaitasuna klubeko beste taldeek gaur jokatuko dituzten partiduak ondorengoak hauek izango dira: Preferente: Anai-Zestoa, 16:00, Txerloia. Ohorezko jubenila: Anai-Ostadar, 15:30, San Juan. 1go jubenila: Anai-Real Union, 17:45 San Juan. 1go kadetea: Anai A-Orioko, 12:00, San Juan. 1go kadetea: Eibartarrak - Anai B, 11:00, Unbe goia. 1go kadete neskak: Zestoa-Anai, 17:00, Iraeta. Ohorezko infantila: Euskalduna-Anai, 12:30, Ubitarte. Infantil txiki: Danena-Anai, 11:30, Elbarrena. 1go infantila: Anai-Eibartarrak, 10:00, San Juan.

Igandean, berriz, ondorengo taldeen txanda izango da: Euskal liga neskak: Arratia-Anai, 12:45, Urbieta. Ohorezko kadeteak: Anai-Amaikak Bat, 11:00, San Juan. Infantil neskak: Bergara-Anai, 11:45, Ipintza. Alebin hobekuntza: Anai-Urola, 9:30, Azkoagain. Alebin partehar-tzailea. Anai-Orioko, 15:00, San Miguel.