Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Anaitasunaren bi talde nagusiak, Ohorezko Mailako taldea, Xabier Artetxeren eskutik, eta Emakumezkoen Euskal Ligako taldea entrenatzen hasi dira. ANAI-SUDUPE
Ohorezko Mailakoa eta Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak entrenatzen hasi dira

Ohorezko Mailakoa eta Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak entrenatzen hasi dira

Domingo, 5 de agosto 2018, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Anaitasunaren bi talde nagusiak, Ohorezko Mailakoa eta Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, entrenatzen hasi dira. Nesken lehen taldeak maila berria du aurten, hau da, 28 urteren ondoren, Emakumezkoen Euskal Ligara itzuli da. Euskadi mailan jokatzeko eta disfrutatzeko urtea izango da hau, ahalik eta mailarik onena ematen saiatzearekin batera.

Mutilen lehen taldean, Hirugarren Maila galdu ondoren eta baja dezente daudela kontuan hartuta, gogotsu hasi dira entrenatzen. Behetik igotako gazteek aukera izango dute goiko taldearekin entrenatzeko eta aurrerapauso bat emateko.

Nesken taldean entrenatzaile aldaketa izan da. Entrenatzaile aldaketak ilusio asko indarberritzen ditu beti taldean. Mutilen taldean, aldiz, kementsu hasi dira eta gelditu diren zuloak betetzen joan behar dira. Ea azkoitiar gazteek aurrerapauso bat ematen duten.

Aurten, urtero bezala, lortu nahi dena, Txerloia eta San Juan zelaietara ahalik eta jende gehien hurbiltzea da. Ilusio handia sortu nahi da harmailetan, mutiletan zein nesketan. «Mutiletan iaz jarraitzaile asko izan zen Hirugarren Mailan zegoelako taldea. Iazko jarraitzaile eta bazkide kopurua mantentzea nahi dugu», diote Klubetik.

Nesketan, aldiz, jarraitzaile kopurua handitzea nahi du Anaitasunak. Kontuan hartuta Euskadi mailan jokatuko dela eta Azkoitira etorriko diren taldeak beste maila batekoak izango direla, helburuetako bat herritarrek nesken lehen taldeari babesa ematea da.

Entrenatzaileak

Entrenatzaileei dagokionez, nesketan entrenatzaile talde berria dago aurten. Jauzi bat da nesken lehen taldean entrenatzea, orain arte Anaitasunako talde apalagoetan egon direlako entrenatzaile zein entrenatzailearen laguntzaile bezala. «Orain arte ikasitakoak ea fruituak ematen dituen nesken lehen taldean», adierazi dute.

Mutilen lehen taldean, iazko entrenatzaile taldetik aldaketak izan dira. Lau entrenatzailetik bik jarraitzen dute aurten eta bi berri sartu dira taldera: Iraitz Korta (bigarren entrenatzailea izango dena) eta Josu Osa (prestatzaile fisikoa). Hobetzen jarraitzeko ilusio handiz osatu da laukote berria.

Bestalde, urtero-urtero hobetzen joan dira instalazioak. «Oraindik badira gauzak hobetzeko, baina saiatuko gara Udalarekin batera hobekuntza horiek aurrera eramaten», azpimarratu dute. Entrenatzeko toki arazoa ere areagotzen ari da. Gero eta jende gehiagok ematen du izena Anaitasunan, eta orain bitarteko soluzioak ematen ari da kluba, baina aurrera begira izango diren beharrei erantzuna emateko, hirugarren futbol zelai bat beharko litzatekela uste du klubak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios