Neskek 2-3 irabazi zuten Beasainen Goierri Gorriren aurka

Oihana Arambarri. /  NAGORE ORBEA
Oihana Arambarri. / NAGORE ORBEA

21 punturekin hamaikagarren kokatu da Gorka Zubizarretak zuzentzen duen taldea

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZKOITIA.

Anaitasunak Euskal Ligako zelairik zailenetako batean irabazi du. Irailean Tolosaren aurka 1-4 galdu zuenetik porrotik ezagutu gabe zen Goierri Gorri bere etxean. Anaitasunako neskek partida benetan ona jokatuta, zapore gozoa duten hiru puntu ekarri zituzten igandean. Bi eta huts atzetik joan ziren gorrixek, baina Juaristiren bi golek eta Zabalak luzapenean lortutakoak garaipena eskuratzeko balio izan zieten.

Joko ona erakutsiz gailendu ziren Euskal Ligako neskak, Beasaingo Loinaz futbol zelaian. Hasiera hasieratik zituzten asmoak garbi azaldu zituzten, eta baloia oinetan dutela gauza onak egiteko gai direla erakutsi zuten.

Goierri Gorriren aurka lortutakoarekin, hiru dira jarraian irabazitako partidak. Euskal Ligako neskak bolada ezin hobean dira, eta orain gutxi gertu ikusten zituzten jaitsiera postuak ondo urrundu dituzte; jauzi ederra egin dute sailkapenean. 21 punturekin hamaikagarren kokatu da Gorka Zubizarretak zuzentzen duen taldea, jaitsiera postuetatik hamabost puntura. Datorren zapatuan berriz ere etxean arituko dira neskak. Jaitsiera postuetan den Derio jasoko dute, 17:00etan.