37 neska-mutil euskara ikasteko Mundukoloreak errefortzu programan

Programako arduradun eta partehartzaileen gurasoak. /  UDALA
Programako arduradun eta partehartzaileen gurasoak. / UDALA

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAZKOITIA.

Udalak martxan duen Mundukoloreak programaren bidez, hezkuntza zentrotik kanpo, LH eta DBHko ikasleei euskara ikasteko errefortzu eskolak ematen zaizkie arratsaldero.

Programa azken bi urtetan kanpotik Azkoitira bizitzera etorri diren ikasleei zuzendua dago eta helburua gaztetxoek lehenbailehen euskara ikastea da, D ereduko hezkuntza sisteman integratzeko. Aurtengo ikasturtean 37 neska-mutilek hartu dute parte programan. LHko 20 lagunek eta DBHko beste 17 pertsonek.

Ikastetxeen eskaerari erantzunez jarri zuen Udalak martxan Mundukoloreak programa eta AEKrekin elkarlanean gauzatzen du.

Programan parte hartu duten ikasleek diploma bana jaso dute. Mailaren arabera, batzuetan 'Euskaraz bizitzeko gai zara' irakur daiteke eta besteetan, 'Euskaraz bizitzeko bidean zara'.