Azkoitia
Negua txapelketako finala gaur Gurea pilotalekuanJon Juaristi eta Alejandro Juaristik Jon Oteiza eta Inhar Egaña izango dituzte arerio eta aurretik Julen Etxanizek Gipuzkoako eskuz banakako finalerdia jokatuko du, 11:00etan
Oteiza pilota elkarteko kideek Negua txapelketako finala jokatuko dute larunbat honetan, Gurea pilotalekuan. Jon Juaristik eta Alejandro Juaristik Jon Oteiza eta Inhar Egaña izango dituzte aurrez aurre. Bi partida izango dira. Finalaren aurretik, Oteiza pilota elkarteko kide beste kide batek jokatuko du, Julen Etxanizek hain zuzen ere. Gipuzkoako eskuz banakako finalerdia jokatuko du aurretik azkoitiarrak. Ondoren, izango da finala. Jaialdia 11:00etan hasiko da.
XI. Ogi Berri Torneoa
Bestalde, larunbat arratsaldean, Migel Soroaren oroimenezko XI. Ogi-Berri torneoaren finalak jokatuko dira Tolosako Beotibar pilotalekuan eta bi pilotari azkoitiar izango dira bertan: Etxaniz eta Aranbarri. 16:30ean hasiko dira partidak.
Estreinako partidan Etxanizek eta Figueroak (Lapke) M. Salaberria eta J. Salaberria irurtzundarrak izango dituzte aurrez aurre.
Bigarren lehian izango dira Aranbarri eta Balerdi (Oberena) eta Lapkeko Ibarluzea eta A. Garmendiaren aurka jokatuko dute.
Azkenik, Lizeagak (Mundarro) eta B.Garmendiak (Lapke) B. Apezetxea (Umore Ona) eta Iarazustabarrena (Intxurre) izango dituzte arerio .
.