Azkoitia
Negozio txikiak sustatzeko merkataritza lokal hutsak alokatzeko laguntzak, abianDirulaguntzak lokalaren alokairua ordaintzera bideratuta daude, jarduerarekin hasi eta lehenengo bi urtetan
Eli Aizpuru
AZKOITIA.
Martes, 15 de julio 2025, 20:43
Udalak merkataritza lokal hutsen alokairurako diru laguntzak berriro abian jarri ditu, beste urte batez. Laguntza horien helburua da hutsik dauden lokalak ekintzaile berrien bidez berriro martxan jartzea eta saltoki txikiak sustatzea.
Publicidad
Laguntzak negozio jarduera hasteko eta lehen bi urteetan emango dira, betiere alokairuaren kostua estaltzeko. Udalaren arabera, diru laguntzak alokairuaren hileko prezioaren %50 artekoa izango da, gehienez 250 euro hilean. Gainera, belaunaldi erreleboa eman duten kasuetan, merkataritza berriek ere diru laguntzak jasotzeko aukera izango dute.
Programa honetarako udalaren aurrekontua 30.000 eurokoa da. 2019tik hona, 27 establezimenduk jaso dute laguntza; azken urteetan, saltokien kopurua aldakorra izan da: 2022an zazpi saltokik jaso zuten laguntza, 2023an hiruk eta iaz berriro zazpik.
Eskaerak
Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago eta 2025eko abenduaren 1ean amaituko da. Interesatuek udalaren webgunean izapideak egin ditzakete edo, nahiago badute, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurrez aurre ere eskaerak aurkeztu ditzakete.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión