Las diez noticias clave de la jornada
Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasle eta irakasleak eskaini zituzten kalejira. SUDUPE ARGAZKIAK

Musika eta dantzak izan ziren protagonistak atzo

Santa Zeziliaren harira, kalejira eta emanaldia eskaini zituzten Bizkargi Eskolakoek

JOAQUIN SUDUPE

azkoitia.

Sábado, 20 de noviembre 2021, 00:16

Musika eta dantzak izan ziren protagonistak atzo arratsaldean herriko kaleetan eta Kontzejupean. Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasle eta irakasleak eskaini zituzten kalejira eta ondoren emanaldia pilotalekuan.

Publicidad

Santa Zezilia festa dela, arratsaldeko 18:00etan 'Musikalean' ekimenaren barne, trikitilari eta panderojoleak ekin zioten egitarauari. Ordu erdi geroago, Kontzejupean musika eta dantza emanaldia eskaini zuten.

Musika hizkuntzakoek, soka, trikitixa eta pandero taldeak, dantza taldeek, klarinete boskoteak, nagusien musika tailerreko kideek eta Bizkargi abesbatzak hartu zuten parte.

Santa Zezilia dela eta, musikarien patroia, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak 'Musikalean' ekimena antolatzen dute eta Azkoitian ere horrela ospatu zen atzo.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad