Borrar
Filmaren irudi bat.
'Misericorde' filma ikusi ahalizango da gaur zineforumean

Azkoitia

'Misericorde' filma ikusi ahalizango da gaur zineforumean

E. A.

AZKOITIA.

Lunes, 21 de abril 2025, 19:57

Alain Guiraidie zuzendari eta idazle frantziarraren 'Misericorde' filma botako dute gaur, asterartea, Baztartxo antzokian, 20:00etan hasita.

2024an plazaratu zuen thriller filma da. Urte bereko Cannesko Zinemaldiako Cannes Premiere sailean aurkeztu zuten, urteko film frantsesik onenari ematen zaion Louis Delluc saria jaso zuen, eta Seminci jaialdian film eta gidoi onenaren garaikurrak irabazi zituen. 2021ean argitaratu zuen 'Rabalaïre' eleberrian oinarrituta dago gidoia. Kritikak oso harrera ona egin zion filmari; Cahiers du Cinéma Frantziako zinema aldizkari ospetsuak urteko filmik onena izendatu zuen.

Honela dio 'Misericorde' filmaren sinopsiak: Jeremie herrira iritsi da. Okinaren hiletara joateko etorri da, izan ere, nerabezaroan harekin egin zuen lan. Egun batzuk igaroko ditu okinaren alargunaren etxean. Martinek estimua dio gizonari, eta hasiera batean egun gutxi batzuk izatekoak zirenak luzatu egingo dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Misericorde' filma ikusi ahalizango da gaur zineforumean