Minbizidunen egoeraz jakiteko, gaztetxoei zuzendutako kanpaina

AZKOITIA.

'Enea Zurea Azkoitiko Gazteria', Ludotekan urtero garatzen duten proiektu komunitarioa da. Haurrei, inguruko zenbait errealitate erakutsiz sentsibilizazioa, partehartzea eta elkarlana sustatzen dute.

Nepaleko haurrekin kontaktua eginez hasi ziren (Aldunditik, praktika ona gisa aukeratua izan zen). Iaz Marea Urdina elkartearekin egin zuten eta aurten Aspanogi (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea - Asociación de Padres de Niños Oncológicos de Gipuzkoa) elkarteari begira ari dira. Ekintza ezberdinen bitartez, sentsibilizazioa sortuz gain, azokarako produktuak sortzen dituzte, herri mailan saldu eta bertatik sortzen den dirua elkarteari ematen zaio.

Aurtengo ekintzak maiatzean zehar garatu dituzte eta datorren astean, proiektuari bukaera emango diote. Astelehenetik ostegunera azoka solidarioa egingo dute Abarketatxo Ludotekan eta Aspanogi elkarteari eskaparatea jarriz; hitzaldia dute ostiralean 15:15ean Elkargunean.