Borrar

Azkoitia

Martirietako Pentekoste jaiak ospatuko dira gaur eta igandean

S. U.

azkoitia.

Jueves, 5 de junio 2025, 20:21

Martirietako Pentekoste jaiak ospatuko dira gaur eta igandean. Eta, beste urte batez, merezi duen bezala ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.

Festen hasiera gaur 19:00etan izango da, triki poteoa egongo da eta ondoren bertso afaria, Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariekin (afarian parte hartzeko; 638 427 168). Ondoren, trikitilariek giroa alaituko dute. Goizaldean baratxuri zopa egongo da.

Igandean, 10:00etan meza nagusia izango da, eta buka-tzean hamaiketakoa eskainiko dute elkartean eta bentan. 12:00etan III. Arraza Libreko Txakur Txapelketa jokatuko da; 14:30ean bazkaria egingo da bentan. 17:00etatik aurrera, haurrentzako jolasak izango dira auzoko plazan, eta amaieran merienda egingo dute, festei amaiera ematez.

Aurten autobus zerbitzua izango da auzora igotzeko eta jaisteko: gaur igotzeko 19:00etan, 19:25ean eta 19:50ean, eta jaisteko goizaldeko 03:00etan, 03:20an eta 03:45ean gasolindegi ondoko geralekuan. Igandean igotzeko 11:00etan eta 16:30ean, eta jaisteko 14:00etan eta 19:00etan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Martirietako Pentekoste jaiak ospatuko dira gaur eta igandean