Azkoitia
Martirietako igoera korrika zein bizikletan egin ahal izango da larunbat honetan lehen aldizParte-hartzaileak 10:00etan eta 11:00etan irtengo dira Txakoerrekatik, hurrenez hurren
Martirietako igoera larunbat honetan jokatuko da. Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak eta Azkoitri triatloi taldeak antolatuta, Azkoitiko Udalaren babesarekin, XVII. edizioak berrikuntza batekin dator: bizikletan zein korrika egin ahal izango da.
Korrikalarien irteera goizeko 10:00etan izango da; eta txirrindulariena, berriz, 11:15ean. Bi taldeak Txalonerrekatik irtengo dira, 3,7 kilometro inguruko ibilbidea osatzeko.
Modalitate bakoitzeko irabazleek, emakumezkoek zein gizonezkoek, kopa bat eta txapela eskuratuko dituzte, eta hamarretakoa egongo da parte hartzaile guztientzat. Horrez gain, hainbat sariren zozketak egingo dituzte.
Parte hartu nahi dutenek oraindik ere eman dezakete izena, www.herrikrosa.eus atariaren bidez, 10 euroko prezioan. Probaren egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da lasterketa hasi baino ordubete lehenagora arte; kasu honetan 15 euro ordaindu beharko dira.
Parte hartzaileek dortsalak jaso beharko dituzte egunean bertan, proba hasi baino lehen, herriko plazan: igoera korrika egingo dutenek 8:30etik 9:40ra bitartean jaso beharko dute dortsala, eta bizikletan egingo dutenek, berriz, 8:30etik 10:40ra bitartean.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.