San Martin egunaren harira, mendi lasterketa eta bisita gidatuak

Igandean azkoitiar ugari hurbilduko dira San Martinera. /  SUDUPE
Igandean azkoitiar ugari hurbilduko dira San Martinera. / SUDUPE

Bihar egingo da mendi lasterketa eta igandean, kanpai hotsez gain arkeologia museoan bisita gidatuak

J.S. AZKOITIA.

Igandean San Martin eguna ospatuko da. Horren harira, mendi lasterketa ospatuko da bihar, eta igandean, kanpai hotsaren gain, bertako Ondaregunean edo arkeologia museoan bisita gidatuak eskainiko dira.

Bihar, hilak 10, V. San Martin Mendi Lasterketa egingo dute. Auzoko Mikologi Elkarteak antolatu du mendi lasterketa. 11:00etan hasita, zortzi kilometroko ibilbidea egingo dute korrikalariek Txalintxo mendiaren inguruan. Irteera Mikologi Elkartean (Tintoreixen) izango da eta helmuga Ermitaren tontorrean. Lehen gizonezko eta emakumeak, Kurutzia baserriak emandako produktuz osaturiko saskiak izango dituzte eta ostentzekoen artean, herriko dendak eta tabernariak emandako kirol produktuak, afariak, masajeak eta abar zozketatuko dira. Izen ematea, goizeko 10.00etan zabalduko da irteeran.

Igandean, San Martin eguna

Igandean, San Martin eguna ospatuko da. Usadioari jarraituz, kanpai hotsa entzungo da egun osoan zehar. 12:00etan meza izango da eta bertako Ondare gunean edo arkeologia museoan bisita gidatuak eskainiko dira 13:00ean eta 17:00etan, Juan Bautista Mendizabalen gidaritzapean. Bestela ere, gunea bisitatu nahi dutenentzat zabalik egongo da egunean zehar 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos