Borrar
Udalak Marijose Arregi omendu du Bizkargiren jaialdian. UDALA

Azkoitia

Marijose Arregik omenaldia jaso du Bizkargi Musika eta Dantza Eskolan egindako ibilbideagatik

Sara Utrera

Azkoitia

Sábado, 7 de junio 2025, 19:43

Udalak Marijose Arregi omendu zuen ostiralean Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak antolaturiko ikasturte amaierako jaialdian. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako kideak igo ziren Baztartxo Antzokiko oholtza gainera aitortza egitera. Eskolaren sorreratik izan da, Ana Azkoitia alkatearen esanetan, eskolaren «motorra eta arima» eta erreleboa emateko ordua iritsi zaion honetan, Udalak musika arloan egin duen ibilbidea eta lana aitortu eta eskertu zizkion.

Ana Azkoitiaren eskutik oroigarria jaso zuen orain arte Bizkargi eskolaren zuzendaria izan denak, eta hitz politak eskaini zizkion, bere «ahalegina, dedikazioa, profesionaltasuna eta pasioa» goraipatuz. Izan ere, musika eskola bere etxe izan da 40 urte pasatxotan eta ikasleak eta irakasleak, bere familia. «Hitzik apalenak dira ederrenak, eta zuri, herri gisa zor dizugunarekin, hauexek bihotzez nire/gure hitzak: Marijose, eskerrik asko», esan zion alkateak.

Carlos Muñoz, Bandako zuzendari denak, hartuko du Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako zuzendaritza kargua, Marijose Arregi ordezkatuz.

Udalaz gain, Bizkargi Musika Eskolak ere omenaldi polita egin zion Marijose Arregiri. Hunkigarria eskainitako aurreskua eta bertsoak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Marijose Arregik omenaldia jaso du Bizkargi Musika eta Dantza Eskolan egindako ibilbideagatik

Marijose Arregik omenaldia jaso du Bizkargi Musika eta Dantza Eskolan egindako ibilbideagatik