Maren Galvez lezoarrak eta Gorka Granado sopelarrak irabazi zuten dantza sueltoan
Bederatzi bikotek hartu dute parte zein baino zein dotoreagoak Elkarguneko Herriko plaza aretoko oholtza gainean
Berderatzi bikotek eman zuten izena aurten Andramaizetako Dantzari Bikote Helduen Txapelketaren. Elkarguneko Herriko plaza aretoan aritu ziren dantzariak jendez gainezka zegoen aretoan. Fandangoa eta Arin-Arina dan-tzatu behar izan zuten dantzariek eta epaileen ustetan Maren Galvez lezoarra eta Gorka Granado sopelarra izan ziren onenak. Bikoten gaztearentzat izan zen lehenengo saria. Bigarrena berriz, Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek etxeratu dute, eta hirugarrena, Azpeitira joan zen Nora Aizpuru eta Iker Zabalaren eskutik.
Publicidad
Azkoitiko Udalak Andramaixek jaien barruan antolatzen duen Helduen Dantza Suelto Txapelketan Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, izena eman zuten bikoteak honako hauek dira: Nora Aizpuru - Iker Zabala (Azpeitia); Alaia Amubieta - Amets Amubieta (Azpeitia); Laura Bastida - Ekain Uzkudun (Azpeitia); Maren Galvez - Gorka Granado (Lezo-Sopela); Saioa Galarraga - Julen Murgiondo (Bergara); Ione Aranberri - Nahia Urkizu (Itziar-Azpeitia); Jone Arriaran - Iker Urrestilla (Azpeitia-Zestoa); June Elorza - Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia); Elaia Elorza - German Aranburu (Azpeitia) eta Olatz Azkue - Mattin Etxebeste (Lezo-Oiartzun).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión