'Marea Urdina' sentsibilizazio ekimenak elkarte izaera hartu du

Sortu berria den 'Marea Urdina' Elkarteko kideak aurkezpenean.   /
Sortu berria den 'Marea Urdina' Elkarteko kideak aurkezpenean.

Aniztasun funtzionala duten pertsonek herrian sortzen diren aktibitateetan lekua izan dezaten egingo dute lan

AZKOITIA.

Lau lagunek sorturiko autismoa duten pertsonen aldeko sentsibilizazio ekimen bat zen arren, Marea Urdinak iazko urtean zehar hartu zuen dimentsioa eta izan zituen ondorioak kontuan izanik, helburuak berdefinitu eta elkarte izaera eman diote.

«Gizarteak oro har eman zigun babesak garbi utzi zigun gure bailara sensibilizatuta zegoela behar bereziak dituzten herritarren aurrean eta beste pauso bat emateko momentua iritsi zela Marea Urdinarentzat», adierazi dute.

Helburua «bakarra da, inklusioa; inklusioa ez bakarrik eskolan, baita kirola, kultura eta aisia aldian ere. Gure bailarako aniztasun funtzionala duten pertsonak herrian sortzen diren aktibitate eta dinamika ezberdinetan leku bat izan dezaten egingo dugu lan, horretarako herriko agente eragile ezberdinei (udal, kirol elkarte, musika eskola, edozein ekimen...) inklusioaren 'betaurrekoak' jartzen saiatuko gara», azpimarratu dute.

Hau guztia aurrera eramateko egitura egonkor eta juridiko baten beharra zeukatela eta, Marea Urdinak dituen errekurtso ekonomikoen «kudeaketa egoki eta gardena egin ahal izateko» Elkarte izaera hartu dute.

 

Fotos

Vídeos