'Marea Urdina Naiz' ziurtagiria Bizkargi Musika eta Dantza Eskolarentzat

Elkartekoek, ziurtagiria Musika Eskolari ematerakoan. /  IÑAKI
Elkartekoek, ziurtagiria Musika Eskolari ematerakoan. / IÑAKI

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAZKOITIA.

Ostiral iluntzean, Baztartxo aretoan, Bizkargi Musika Eskolak urte bukaerako jaialdia egin zuen Marea Urdinaren kolaborazioarekin. Jaialdia inklusiboa izan zen eta Marea Urdinako gaztetxo batzuk ere parte hartu zuten.

'Emozioak' zuen aurtengo jaialdiak izenburu nagusia eta guztira, musika eta dantzaz osaturiko 13 pieza eskaini zituzten musika tailerretatik hasi eta Egoitza eta nagusien musika tailerrarekin bukatuz.

Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde, orain arte eginiko eta etorkizunera begira egingo dituenagatik, Marea Urdina Elkarteak Bizkargi Musika eskolaren lana aitortu nahi izan zuen eta 'Marea Urdina Naiz' ziurtagiria eman zion.