Mangaixue Bike BTT martxaren hirugarren edizioa 15:15ean hasiko da

Iazko progako parte hartzailea. /
Iazko progako parte hartzailea.

Dagoeneko 200 bat partehartzaile apuntatu dira eta nahi dutenek arratsaldean eman dezakete izena

AZKOITIA.

Gaur arratsaldean Mangaixue Bike BTT martxaren hirugarren edizioa jokatuko da 15:15ean Plaza Berritik irtenda.

Oleta eta Txalintxo inguruetatik igaroko den mendi martxak bi ibilbide ditu, motza (26 km-ko luzera eta 1.100 metroko desnibela) eta luzea (35 km eta 1.450 metroko desnibela). Probak, Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunaren babesean, 15:15ean izango du irteera Plaza Berritik eta bertan ere izango du bukaera. Dagoeneko 200 bat partehartzaileek eman dute izena eta kontuan izanik 300 dutela gehiengoko kopurua, nahi dutenek arratsaldean eman dezakete izena 15 euroren truke.

Jan eta edariz osaturiko bi gune atonduko dira ibilbideetan (Oleta eta Txalintxon). Mangaixue Bike BTT martxak, ez da lasterketa, bazter ezkutuak ezagutuz, ondo pasatu lagun artean eta mendi zaletasuna sustatzea du helburu.

Heldu baten zaintzapean

14 urtetik 16 urtera bitartekoek heldu baten zaintzapean egin beharko dute martxa eta 16 urtetik 18ra, guraso edo eta tutoreen baimena ezinbestekoa dute parte hartzeko.

Bukaeran opari ugari zozketatuko dituzte eta horien artean, Transvulcania probako bi dortsal eta Garmin EDGE 820 bundle pack osoa, pulsometro eta guzti.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos