Luzapenean jaso zuten neskek berdinketaren gola

Neurketak aurrera erraz ateratzerik ez du lortzen nesken lenen taldeak. /  SUDUPE
Neurketak aurrera erraz ateratzerik ez du lortzen nesken lenen taldeak. / SUDUPE

Zelaian lekua hartzea kostatu egin zitzaion taldeari | Ohorezko Mailako mutilek zortzigarren garaipena eskuratu zuten jarraian, Irunen

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Oiartzunen aurka gertatu zen bezala, larunbata arratsaldean San Juanen zelaian, luzapenean jaso zuten berdinketako gola neskek eta hirugarren astez jarraian berdindu dute. Bizkerre B taldea jaso zuten eta bi goleko abantaila kudeatzen ez zuten asmatu.

Bigarren zatiko lehen zortzi minututan egin zituzten gorrixek bigarren eta hirugarren golak, baina baloiari eusteko arazoak agerian utzi zituen taldeak, eta Bizkerrek egindako lanaren saria jaso zuen luzapeneko lehen minutuan.

Bizkerre B taldeak hasi eta minutu eskasera markagailuan aurrea hartu zute. Gorrixei, zelaian lekua hartzea kostatu egin zitzaien nahiz eta 8. minutuan banakoa egitea lortu.

Banakoaren ostean txukunago aritu zen taldea, baina arriskua egiteko egoera garbirik ez zuen sortu. Neurketa nahasia jokatu zuten Anaitasunak eta Bizkerrek. Bigarren zatiko lehen 8 minutuak goitik behera kontrolatu zituzten gorrixek eta 48. minutuko korner erdiraketa itxi batean markagailua iraultzea lortu zuten eta 53. minutuan hiru eta batekoa.

Anaitasuna ez zen agertu hiru eta batekoaren osteko minutuetan; protagonista Bizkerre taldea izan zen eta birritan gola egitea lortu zuen.

Ohorezko Mailako mutilak

Ohorezko Mailako mutilek zortzigarren garaipena eskuratu zuten jarraian, Irungo Gal zelaian. Lehen zatian bideratuta utzi zuten gorrixek neurketa, baina amaierarako ordu laurden falta zela Real Unionek aldea murriztu zuen. Bat eta bikoa egin eta minutu eskasera egin zuen taldeak bat eta hirukoaren gola, eta hor egon zen garaipena eskuratzeko gakoa. Xabier Artetxeren taldeak lehen jardunaldian hartutako bide onari jarraitzen dio.

Jokamolde berriarekin zelairatu zen eta hasieran pixka bat kostatu bazitzaion ere, ondo irabazi zuen taldeak. Lehen minutuetan eroso egotea kostatu egin zitzaien. Baloi irteeran arazo batzuk izan zituen hasieran eta minutuek aurrera egin ahala hobera egin zuen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos