Lehendabiziko eski irteera

Lehendabiziko eski irteera

Anaitasuna Mendi Bazkunak antolaturik aurtengo lehendabiziko mendiko eski irteera izan da asteburuan. Giro paregabea eta mendiko eskirako kondizio bikainetan, larunbatean Petretxema eta Paquiza de Linzolara igoz itzuli zirkular bat egin zuten. Igandean, giro eguzkitsuarekin jarraituz, Gamueta-ko tontorrean egon ziren.