Zarautz
Latz Taberna garaile Zarauzko hondartzanAzkoitiko taldeak 4-4 berdindu zuen Kosta Hortz Klinikaren aurka Kopako finalean, eta penaltietan eskuratu zuen garaipena
Larunbatean jokatu ziren Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketaren 80. edizioko finalak, non Latz Taberna azkoitiar taldea finalera iritsi zen. Guztira 10 partida jokatu ziren Zarauzko hondartzan giro ezin hobean, lau senior mailan eta sei Eskola Kirolaren barruan.
Kopan, gizonezkoen senior mailan, Latz Taberna izan zen garailea. Azkoitiko taldeak 4-4 berdindu zuen Kosta Hortz Klinikaren aurka, eta penaltien txandan eskuratu zuen garaipena.
Urriaren 6an abiatu zen aurtengo Hondartzako Futbol txapelketa Zarautzen 28 talderekin, 18 gizonezkoenak eta 10 neskenak. Bederatzi jardunaldi jokatu ziren otsailera bitartean eta gero etorri ziren liga eta kopako norgehiagokak. Beste urte betez, sasioi betean dagoela erakutsiko du txapelketan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.