Lasterkari gazteen festa erraldoia Ikaskirol Krosean

Goizean zehar egin ziren lasterketa guztiak; txikienen saioek hasi zuten festa eta urtero bezala giro ezin hobean burutu ziren. /  ARGAZKIAK SUDUPE
Goizean zehar egin ziren lasterketa guztiak; txikienen saioek hasi zuten festa eta urtero bezala giro ezin hobean burutu ziren. / ARGAZKIAK SUDUPE

900 bat umek hartu zuten parte igandean

JOAQUÍN SUDUPEAZKOITIA.

Igande goizean, XXXVII. Ikaskirol Krosa ospatu zen Plaza Berri eta inguruetan, Azpeitia eta Azkoitiko ikastetxe ezberdinetako hainbat ikaslek parte hartu zutelarik. Aurtengo kirol festan, gutxi gora behera 900 ume aritu ziren lasterketetan; jarduera inklusiboa izan zen eta aniztasun funtzionala duten umeak ere ongi etorriak izan ziren igandean.

Adin ezberdinetako umeek hartzen dute parte bertan; hau da HH05etik DBH2era bitarteko ikasleak, eta lasterketa guztiak mistoak izan ziren. Lasterketak amaitzean, urtero bezala, sari banaketa bete beteriko Plaza Berrin egin zen. Sariak LH5tik-DBH2ra bitarteko ikasleentzat izan ziren eta lehenengo hiru neska eta hiru mutilentzat. Sari banaketan, opariak zozketatu ziren lasterkari guztien artean eta honetaz gain, parte hartzaile guztiek domina jaso zuten.