Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Azkoitia

Lankidetza publiko-pribatua aldarrikatu dute Iraurgi Berritzen sarearen Topaketan

Etorkizuneko joerak eta eszenatokiak aztergai izan zituzten atzoko saioan

El Diario Vasco

azkoitia.

Viernes, 31 de enero 2025, 20:25

Iraurgi Berritzen sarearen XXII. Topaketa ospatu zen atzo Loiolako Gogartetxean, bailarako erakunde eta arlo ezberdinetako eragileen partaidetzarekin. Bilgunean etorkizuneko joerak eta eszenatokiak izan dituzte hizpide. Alkate eta Iraurgi Berritzenen lehendakari Ana Azkoitiak ireki du jardunaldia. «Munduko mapan Urola Erdia ikusezina da, baina testuinguru sozioekonomikoan eragin zuzen-zuzena du munduan une honetan gertatzen ari denak. Zer esan nahi dut? Prestatuta egon behar dugula; garai berrietara egokitzen saiatu behar dugula; Ditugun baliabideak eta potentziala optimizatzen asmatu behar dugula. Indarrak batzen», adierazi zuen Ana Azkoitiak.

Halaber, aurrera egiteko, lankidetza publiko-pribatua aldarrikatu zuen. «Beti babestu izan dugun formula badakigu zen dein: lankidetza publiko-pribatua. Bene-benetan sinesten dut lankidetza eredu horretan, eta ikusi besterik ez dago gaurko argazkia. Batuta gehiago gara. Eta gainera, badudu heldulekua: 'Urola Erdia. Elkarrekin Eraldatzen 2022-2027' bailarako plan estrategikoa.

Atzko saioan, hain justu, plan estrategikoaren hedatze maila azaldu zuen Iraurgi Berritzenen zuzendariak, Begoña Beobidek. Ondoren, Prospektiker-en eskutik, etorkizuneko joerak izan ziren aztergai, etorkizuneko eszenatokiak irudikatzeko. Biztanleria, atzerriko biztanleriaren pisua, aktibitate ekonomikoen nondik-norakoak, lan-indarra, gizartearen zahartzeak zerbitzuetan edo ekonomian dakartzan ondorioak, jaiotza eta heriotza tasak, adimen artifiziala, eta beste hainbat adierazle azaldu dira, hausnarketa partekatua egiteko.

Bertaratu zirenek lan dinamikak ere egin zituzten gai ezberdinak lantzeko, hala nola, mugikortasuna, industriaren garapena, hezkuntza sistema eta enplegu duina.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lankidetza publiko-pribatua aldarrikatu dute Iraurgi Berritzen sarearen Topaketan