'Laja' trikitilari azkotiar handia atzo eguerdian hil zen

Iñaki Garmendia 'Laja' . /
Iñaki Garmendia 'Laja' .

J.S. AZKOITIA.

Bizi osoan, Euskal Herriko plaza eta kaleak alaitzen jardun ondoren, Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilaria (Azkoitia, 1944-2019) atzo eguerdian zendu zen. Pasa den igandean ondoezik sentitu zen Aristerrazun, eta, astebete ospitalean eman ondoren, atzo hil zen.

Garai bateko azken maisua zen Laja; «festatik festara, plazatik plazara asko sakrifikatutakoa» berak zioen bezala. Azkoitiko 'Laja' baserrian jaio zen eta zazpi urterekin hasi zen soinu txikia ikasten. Ramon Zubizarreta 'Landakanda' pandero jotzailearekin batera, erreferentea izan den bikotea osatu zuen.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak atzo plazaraturiko oharrean nabarmendu zuenez, «maixu handien ikasle trikitilari aparta izan da». 2016an argitaratu zuen Elkarteak bere biografia biltzen duen 'LAJA, trikitixaren zubia' liburua. Joxemari Iriondok ida-tzi zuen eta hauxe irakurri daiteke bertan: «Elgetaren jakituria, Sakabiren soinua jotzeko zehaztasuna -notak garbi marka-tzea gustatzen zitzaion Lasturkoari- eta Joxe Mari Altuna musikalari azpeitiarraren trebezia ikasi eta ondu zituen, lehengo trikitilari zaharretatik abiatu eta oraingo trikitilari gazte ondo hezietara zubia egiteko. Eta aurrekoen eredua jarraituz, ate-joka etorri zaizkion gazteei bere jakituria transmititzen saiatzen da, aurrerantz ere iraun dezan trikitixak sendo eta indartsu. Nekez izango da Gipuzkoan herri eta auzorik inoiz edo behin Laja soinua jotzen izan ez denik».

Iazko ekainean Aristerrazun bertan omenaldia egin zioten trikitilariari, bere ibilbideari aitor-tza eginez. Gaurko iragarrita zegoen erromeria, berriz, bertan behera uztea erabaki dute.

Haren aldeko hileta elizkizuna bihar izango da Azkoitiko parrokian, 19:00etan.

 

Fotos

Vídeos