Azkoitia
Lagun arteko harreman osasuntsuei buruzko hitzaldia eskainiko dute gaurGipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak ekimenaren baitan, 18:00etan eskainiko da Elkargunean
S. U.
AZKOITIA.
Martes, 27 de mayo 2025, 20:14
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak ekimenaren baitan, gaur, maiatzaren 28an, 'Harreman osasuntsuak lagun artean' hitzaldia eskainiko da, 18:00etan, Elkargunean. Sarrera irekia eta doakoa da. Nerea Mendizabalek zuzenduko du saioa. Mendizabal psikopedagogoa eta indarkeriarik gabeko komunikazio-hezitzailea da. Saioan, besteak beste, seme-alabek lagunen artean dituzten zailtasunetan gurasoei zein leku dagokien hausnartuko da, izan ditzaketen gatazketan laguntzaile osasungarri bilakatzeko. Halaber, liskarretan noiz eta nola esku hartu proposa-tzeaz gain, helduen jarrera lagungarri eta oztopagarriak identifikatuko dira.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.