Kostaldetik hegaldi baten zozketa jarri dute martxan herriko dendariek

Maiatzak 30era bitartean herriko saltokietan erosketak egiteagatik

J.S. AZKOITIA.

Atzotik maiatzak 30era bitartean herriko saltokietan erosketak egiteagatik, papeleta bat betetzeko aukera izango dute bezeroek.

Papeleta hau beteta, kostaldetik hegaldi baten zozketan parte hartuko dute. Zozketa eguna, maiatzak 31 izango da

Esperientzia ona izatea

«Gure asmoa da herritarrek bertako saltokietan erosiz esperientzia ona izatea. Denda txikiek eskaintzen dituzten baloreak sentitzea: gertutasuna, konfiantza, komoditatea, eta abar. Eta bide batez, dendariek esperientzia berriak senti-tzeko aukera ematen diete bere bezeroei, oraingoan hegazkinez hegalditxo bat egitea, adibidez», adierazi dute Azkoitiko Herriko dendariak.