KORRIKA TXIKIA EZ ZEN EGIN BAINA FESTA OSPATU ZEN

KORRIKA TXIKIA EZ ZEN EGIN BAINA FESTA OSPATU ZEN

Atzo arratsaldean egin behar zen Korrika Txikia bertan behera utzi zuten eguraldi iragarpenak euria aurreikusita zuelako. Dena den, festa ez zen hautsi eta 17:00etatik aurrera plazan txokolatada, Korrikako mezua irakurri eta koreografia lehiaketako talde irabazlearen dantza, bertsoak eta kantu saioa izan ziren plazan. Gogorarazi, gaur goizeko 08:59an iritsiko dela 21. Korrika Azkoitira.