Konfiantzaren pedagogiari buruzko hitzaldia astelehenean Floreagan

Zuzendaritza eta Guraso Elkartekoak Cristobalekin. /  FLOREAGA
Zuzendaritza eta Guraso Elkartekoak Cristobalekin. / FLOREAGA

AZKOITIA.

Floreaga Ikastetxeak, Rafael Cristobalen, Konfiantzaren Pedagogiaren bultzatzaileak, hitzaldia antolatu du astelehenerako. 17:30ean irekia eta doakoa izango da bertaratu nahi duen pertsona ororentzat, hala ere, seme-alabak Haur Hezkuntzan dituzten familiei zuzenduta dago batik bat. Hitzaldiak irauten duen bitartean, umeen zaintza zerbi-tzua eskainiko da ikastetxean. Informazio gehiago, floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 853043 telefono zenbakira deitzeko aukera dago. Konfiantzaren pedagogiaren oinarria; Guraso Eskolak gaia hizpide hartuta, ikasturtean zehar Guraso Eskolan landuko diren gaien aurkezpena eta berauen garrantzia azalduko du. Aldi berean, pedagogiari buruz izan daitezkeen galderak argituko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos