Konfiantza berreskuratu du Anaitasunak etxean 3-0 irabazita

Zaleen laguntza izan zuen Anaitasunak eta harmailak gorriz jantzi ziren larunbatean Txerloian / SUDUPE
Zaleen laguntza izan zuen Anaitasunak eta harmailak gorriz jantzi ziren larunbatean Txerloian / SUDUPE

Hurrengo neurketa ikustera joateko autobusak antolatuko ditu Anaitasunak

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Larunbatean, Anaitasunak indartsu irabazi zion Aretxabaletari eta bere eskuetan jarraitzen du bigarren postua mantenduz, hirugarren mailara igotzea.

Konfiantza berreskuratu zuen Txerloian hiru eta huts irabazita eta aurretik iritsi zen taldea atsedenaldira Axiren golari esker. Bigarren erdian borobildu zuten festa gorrixek, Axik eta Mikel Aramendik egindako golei esker. Datorren zapatuan, maiatzak 25, Eibarren jokatuko dute mutilek, eta puntu bat nahikoa izango dute bigarren postua ziurtatzeko.

Autobusak Eibarrera

Eibarren berebiziko garrantzia duen neurketa jokatuko du taldeak. 17:30ean hasiko da Unbe Inferior zelaian Eibar eta Anaitasuna taldeen arteko neurketa, eta gorrixek puntu bat atera beharko dute bigarren postuari eusteko.

Neurketa ikustera joateko autobusak antolatuko ditu Anaitasunak bi ordutegietan; hau da 12:00etan eta 16:30ean. Autobusak izena emandako jarraitzaile kopuruaren arabera antolatuko dira.

Ostegunera bitartean izango da izena emateko aukera Dean, Latz eta Tta-kun tabernetan eta ostegunean 21:00etan amaituko da izena emateko epea.