KIROLARI ONENA, DENDAIXEN OTARREN BANAKETA ETA ERAKUSLEIHO LEHIAKETAKO SARIAK

KIROLARI ONENA, DENDAIXEN OTARREN BANAKETA ETA ERAKUSLEIHO LEHIAKETAKO SARIAK

Atzo goizean udaletxean, Joseba Diaz Lopez atleta urteko kirolari onena izendatu zen eta ekitaldian, urtean zehar nabarmendu diren kirolariak omenduz gain, Antton Oñederra zenari omenaldia egin zitzaion herriko kirol elkarte guztien partez. Atzo ere, Herrixen elkartearen otarren sari banaketa egin zen, eta ondoren eman ziren erakusleiho onenaren sariak. Bertan, Karan (epaimahaiko lehen saria eta herritarren saria), Ostadar bigarren eta Aizterri hirugarren izan iren sarituak. Gainera, Facebooken bidez saritutakoa, Iturria parafarmazia izan zen.