Kirolari onena, Dendaixen otarrak eta erakusleiho lehiaketako sariak bihar

AZKOITIA.

Gabonetako atarian, eginkizun ugari antolatu dira festatarako eginiko egitarauan. Gaur 18:00etan, Elkargunean, Bizkargi Musika Eskolaren Gabon Kontzertua eskainiko da eta larunbatean, egun berezia izango da.

Bihar 12:00etan, Udaletxean, urteko herriko kirolari onena hautatuko da. Herriko 15 kirol elkarteek bere hautagaia aurkeztuko dute eta bozketa bidez urteko kirolari onenaren sariaz gain, urtean zehar nabarmendutako kirolariak ere omendu dira.

Bestalde, 13:30ean hasiko da Herrixen elkartearen otarren banaketa, eta ondoren emango dituzte erakusleiho onenaren sariak. Dendaixen Elkarteak Gabonetako hogei otarra zozketatu eta banatuko ditu. Ondoren, XXII. Erakusleiho Lehiaketako sari banaketa egingo da. Epaimahaiak hiru sari emango ditu (350 euroko bonua, 250 eurokoa eta hirugarren 150 eurokoa). Gainera, Herritarren Saria ere banatuko da (150 euroko bonua). Herritarrek botoa emateko aukera izan dute Udaletxeko harreran eta Elkargunean jarri diren kutxetan.

 

Fotos

Vídeos