Borrar
ANAITASUNA MENDI BAZKUNA
Karakaten eta Irukutzetan ibili dira Anaitasunakoak

Azkoitia

Karakaten eta Irukutzetan ibili dira Anaitasunakoak

Lunes, 7 de abril 2025, 20:17

Anaitasuna mendi bazkunako kideek 'Gure Txokuk Ezautzen' egitasmoko bigarren mendi irteera egin dute asteburuan. Eguraldi ederra aprobetxatuz, Karakate eta Irukurutzeta mendiak egin zituzten larunbatean eta hogei bat lagunek hartu zuten parte ibilaldian. Lineako autobusean joan ziren herritarrak Elgoibarrea eta handik hasi zuten ibilbidea. Herrirako itzulera, berriz, oinez egin zuten. Guztira, 18 kilometro eta 900 metro positiboko desnibela zuen bidea osatu zuten mendizaleek, Elgoibar, Karakate, Kurutzebakar, Irukurutzeta eta Azkoitia lotuz. Hurrengo irteera hilaren 25ean aurreikusten dute Anaitasuna mendi bazkunakoek eta Lezaun ingurua ezagutzeko aukera izango dute orduan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Karakaten eta Irukutzetan ibili dira Anaitasunakoak