Azkoitia
'Kantari' ikuskizuna Azkoitira iritsiko da estreinakoz larunbat honetan
Secciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
'Kantari' ikuskizuna Azkoitira iritsiko da estreinakoz larunbat honetanEuskarazko kantuak izango dira protagonista larunbat arratsaldean Baztartxo antzokian. Herriko 125 gaztetxo elkartuko dira, 16:00etatik aurrera aurrez prestatu dituzten kantak eta koreografiak eszenatokian erakusteko, publikoaren eta telebistaren aurrean, grabazio saioa bat izango baita.
8 eta 12 urte bitarteko haurrek hartuko dute parte ikuskizunean. Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Bizilore Eskola Aktiboko gaztetxoak izango dira oholtza gainean. Grabaketa saioa irekia da, eta herritarrek bertaratzeko aukera dute. Horretarako ez da gonbidapenik edo sarrerarik behar. Iluntzeko 20:00etara bitartean luzatuko da ikuskizuna.
Hiru edo lau aste daramatzate ikasleek saiorako abestiak beren kasa entseatzen. Joan den igandean egin zituzten azken prestaketa saioak Baztartxo an-tzokian bertan. Kantak zozketa bidez banatu zizkieten egitasmoaren sustatzaileek, adin bakoitzerako egokienak zeintzuk ziren zehaztuta.
Karaokean, besteak beste, Nogen, Kai Nakai, En Tol Sarmiento eta Gatibu taldeen kantak abestuko dituzte, Malen Balerdiren eta Beñat Arizabaletaren gidaritzapean.
Gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko ikuskizuna da Kantari. Helburua da neska-mutikoek euskal kantak abesten eta dantzatzen ondo pasatzea, hortaz, ez du inolako lehiaketa kutsurik.
Ibilbide arrakastatsua daraman egitasmoa da, eta hainbat herritan egin da dagoeneko. Urola Kostara eta Azkoitira konkretuki, lehen aldiz iritsiko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.