Borrar

Azkoitia

Kakuteko Eguna ospatuko du Anaitasuna mendi bazkunak maiatzaren 4an

«Talde giroan» bertaratu nahiz gero, 8:30ean Balda plazara agertzeko deia luzatu dute mendizale elkarteak

E. A

AZKOITIA.

Martes, 22 de abril 2025, 21:00

Urtero legez, Anaitasuna mendi bazkunak Kakuteko Eguna antolatu du. Maiatzaren 4an izango da, igandez, eta eguna beti bezain borobila ateratzeko herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera.

Ohi bezala, trikitilariek girotuko dute eguna eta 10:00etatik 13:00ak aldera bitartean Kakuteko txabolaren inguruan goiz ederra igarotzeko asmoa dute Anaitasunako kideek eta batzen diren guztiek.

Kakutera «talde giroan» igo nahi dutenentzat, hitzordua ere ipini dute mendizale elkartekoek. Honela, 8:30ean Balda plazan elkartuko dira. Beraz, herritarrak animatu nahi dituzte Kakute Eguna ospatzeko ohitura jarraitzera.

Bestalde, Anaitasuna mendi bazkunak egingo duen Piriniotara irteerarako izen-ematea datorren astelehenean zabalduko da. Apirilaren 28tik maiatzaren 9a bitartean eman ahal izango da izena maiatzak 17an eta 18an Castillo de Acher eta Agüerri mendiak igotzeko egingo duten irteerarako.

Anaitasuna mendi bazkunak prestatzen duen hirugarren irteera izango da honakoa. aurrez, bertan behera utzi behar izan zuten eguraldi txarragatik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kakuteko Eguna ospatuko du Anaitasuna mendi bazkunak maiatzaren 4an