Azkoitia
Julen Etxaniz eta Mikel Aranbarri, garaile XI. Ogi Berri-Miguel Soroa txapelketanLehenak txapela jantzi du jubenil mailan, eta bigarrenak promesen mailan, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako finaletan
Julen Etxaniz eta Mikel Aranbarri Oteiza klubeko pilotariek XI. Ogi Berri-Miguel Soroa Torneoko txapelak jantzita hasi dute urtea. Txapelketako finalak joan den larunbatean, hilak 4an, jokatu ziren Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Gazteen mailan, Etxanizek Hugo Figueroarekin (Lapke) osatu zuen bikotea, Salaberria anaiei (Irurtzun) 18-15 irabazita.
Bestalde, promesen mailan, Arabarrik Balerdirekin (Oberena) jokatu zuen, Ibarluzea eta A. Garmendia (Lapke) bikoteari 22-14 irabazita. «Urtea ez dago hobeto hasterik! Zorionak bikote!», adierazi dute Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartetik.