Julen Alberdi Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligaren finalean igande honetan
Igande honetan, urriak 9, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligaren finala jokatuko da Arabako Pobes herrian. Aurten, bi multzotan banatuta, lau aizkolari lehiatuko dira ligaren finalean. Horien artean, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra izango da. Txikia IV.arekin Mikel Larrañaga azpeitiarra nor baino nor arituko dira, Iker Vicente eta Suharri Rodriguezek osatzen duten bikotearen aurka.
Publicidad
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligan, aizkorako modalitate ezberdinetan bost lan egin behar izaten dituzte saioko, eta guztien denboren baturak erabakitzen du sailkapena. Finalean, kanporaketa saioetan baino lan luzeagoa eta zailagoa izango dute aizkolariek. 45 ontzako enbor bat ahalik eta kolpe gutxienekin moztu ondoren, 45 ontzako beste bat etzanda, kanaerdiko bat zutik eta oinbiko bat etzanda ahalik eta azkarren moztu beharko dituzte, bukaerako lan luzeari ekin aurretik; azken saio horretan, kanaerdiko bi enbor, 60 ontzako beste bi eta oinbiko bat moztu beharko dituzte.
Aipatzekoa da herenegun, Bilboko Deustuan, Txikia IV.ak bereganatu zuela finalerako laugarren eta azken txartela. Azkoitiarra bigarrena izan da bere multzoan eta, horrenbestez, beste multzoan hirugarren gelditu denarekin, Basozabalekin, neurtu zituen indarrak igandean. Gipuzkoako Aizkolari Txapelketan txapeldun eta txapeldunorde izan ziren, hurrenez hurren, Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión