JOSE JOAKIN ETXANIZ PEÑA (AZKOITIA BAI-REN ALKATEGAIA): «Herriko arazoei irtenbidea ematen saiatuko gara»

Azkoitia Bairentzat garrantzitsua da inork gehiengo osorik ez izatea

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Jose Joakin Etxaniz herriko arazoei irtenbidea ematen saiatuko da eta beste alderdiei, «kanpotik datozkigun eragin politiko eta liskarrak baztertuz», herriaren alde lan egitea eskatzen die.

-Ze eskaintzen dio zure alderdiak herriari?

Ikasketak eta lanbidea
Ingeniari teknikoa Topografian eta gaur egun goi mailako Mekatronika industrialeko ikasketak egiten.
Gustukoak
Kirola, zinea eta irakurtzea, baina gehien familiakoekin oporretara joatea, lagunekin asteroko tartetxoa ahaztu gabe.

-Azkoitiko herriaz arduratuko dela soilik, hori egiteko ahalmena duen talde bakarra garelako. Garrantzitsua litzateke orain herrian ditugun bi alderdi politikoen eztabaida antzuak alde batera utzi eta denok batera herriko arazoei irtenbidea ematen saiatzea.

-Biztanlegoa zahartzen doa, zerbitzu sozialak gero eta gehiago eskatzen dira. Zein da zuen eskaintza ?

-Kirol orientazio zerbitzua jarri martxan. Izarraitz lanbide heziketako ziklo berri bat martxan dago dagoeneko eta oso garrantzitsua litzateke, bertan ikasten ari diren gazteak eta beharrean aurkitzen diren herritarrak bat egitea bide berean. Herriko jubilatuen bizi-kalitatea bermatu eta dituzten eskakizunak lortzen lagundu.

-Datorren 4 urteetako enplegu politika zein izango da?

-Herriko enpresekin ekin beharko diogu aurrera. Enplegua asko ari da suspertzen azken urteetan, baina prekarietatea areagotzen doa. Etorkizunera begira herriko lanpostu denak duinak izatea lortu behar genuke, ekintzaile berriei eman beharreko laguntzak ahaztu gabe.

-Hirigintza arloan, zein izango da proiektu izarra?

-Guretzat izarra beti herria eta herritarrak izango dira, beraz proiektu izarra guretzat, beti bezala, herriak erabakitzen duen hori izango da. Inork ba al daki nork, ze taldek edo erakundek eskatu zuen Jausoroko pasarela? Floreagakoak, Instalazio Duinak Orain, Egoitza kalera taldekoak denok ezagutzen ditugu.

-Floreagako igogailuak, Zumarragako bidea, Egoitza kalera, nola kudeatuko dituzue?

-Orain lehentasuna Floreagako igogailua litzateke eta lehen egunetik saiatuko gara lehen bi faseak 2020/2021ean bukatzen. Zumarragako bidean 2011an 170 milioiko proiektua garatzeko asmoa zegoen, gero 45,5 milioira jaitsi digute eta azken berriek diotenez 2019an 0,35 milioiko lanak bideratzen hasiko direla. Martxa honetan azkenean pare bat seinale jarri eta listo. Egoitzaren arazoa, berriz, gure taldeak aurreko legealdiko programaren barnean zuen. Ez zaio egun batetik bestera emango irtenbidea, baina berehala hasi beharko genuke, egoitza kalera taldekoekin batera, egoitza eta herriko beste eraikin interesgarri batzuk kudeatzen dituztenak presionatzen.

-Nola joan da legealdia eta nola ikusten duzu berria?

-Gure taldea ez da besteen okerrak salatuz hauteskundeak irabazi nahi dituen taldea. Seguruenik, beste taldeok hartuko genituen erabaki asko eta asko hartu dituzte, baina ez dute herritar denontzat lan berdina egin eta beste alderdiak baztertuta sentitu gara, beraz garrantzitsua litzateke datorren legealdian inork gehiengo osorik ez izatea.