Jone Zabaleta txapeldun Espainiako ohorezko ligako lehen jardunaldian

Jone 1.500 metroko proban. /
Jone 1.500 metroko proban.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZKOITIA.

Joan den larunbatean, Donostiako mini estadioan ospatu zen emakumezkoen Espainiako ohorezko ligako lehen jardunaldia. Bertan, Alcampo Scorpio (Zaragoza), Atletico San Sebastian (Donostia), Agrupación deportiva marathon (Madril), eta Super Amara (Irun) taldeak aritu ziren eta talde bakoitzeko bi partaide proba bakoitzean.

Jone Zabaletak beste behin ere 1.500 metrotako proban hartu zuen parte eta lasterketa hasieratik lehen postuan kokatu zen. Lasterketa bikain baten ondoren , 4.32-ko denborarekin lehen postuan sailkatu zen bere talde den Atletiko San Sebastiani 8 puntu emanez.

Bigarren jardunaldia berriro ere Donostian tokatu zaio azkoitiarrari ekainaren 1ean. Bertan ez daki oraindik 1.500 metrotan edo 3.000 metrotan hartuko duen parte.

Final haundia ekainaren 15ean jokatuko da oraindik zehaztu gabeko lekuan, eta ekainaren amaieran, hau da ekainaren 29an Tarragonan ospatuko den 23 urtez azpiko Espainiako txapelketan hartuko du parte.