Azkoitia
Jon Maiaren 'Kantu berri bat gara' kontzertua izango da urtarrilaren 25ean BaztartxonGoi mailako musikariak izango ditu alboan bertsolari eta idazle zumaiarrak. 19:00etan da emanaldia eta sarrerak salgai daude dagoeneko
Azkoitia
Viernes, 10 de enero 2025, 20:31
Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' disko-liburua kaleratu zuen azaroan eta horren inguruan prestatu duen ikuskizuna zuzenean ikusteko aukera izango da Azkoitian hil hau amaitu baino lehen. Urtarrilaren 25an, 19:00etan, Baztartxo antzokian izango da zumaiarra eta goi mailako musikariak izango ditu alboan. Sarrerak dagoeneko salgai daude. Udaleko web orriaren bitartez edo entradium.com atariaren bitartez eskura daitezke, 10 euro balio du.
Publicidad
Jon Maiak 2021ean atera zuen 'Kantu bat gara', letragile modura azken 30 urteotan idatzi dituen kantuen antologia. Lan honek izandako arrakastaren bultzadaren ondoren, bertsolari zumaiarrak lan berri bat ondu du: Kantu berri bat gara liburu-diskoa. Lan honetan, Maiak jauzi bat egin du eta kantu berriak dira nagusi, bertsio batzuk badaude ere (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak).
Honetarako, aurreko lanean bezala goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, estaerako: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada, Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, 'Nostalgia' izeneko kantua euskaraz abestuz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión