Borrar
Jon Maia artista zumaiarra Baztartxon izango da kontzertu bat eskaintzeko.
Jon Maiaren 'Kantu berri bat gara' kontzertua izango da urtarrilaren 25ean Baztartxon

Azkoitia

Jon Maiaren 'Kantu berri bat gara' kontzertua izango da urtarrilaren 25ean Baztartxon

Goi mailako musikariak izango ditu alboan bertsolari eta idazle zumaiarrak. 19:00etan da emanaldia eta sarrerak salgai daude dagoeneko

Eli Aizpuru

Azkoitia

Viernes, 10 de enero 2025, 20:31

Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' disko-liburua kaleratu zuen azaroan eta horren inguruan prestatu duen ikuskizuna zuzenean ikusteko aukera izango da Azkoitian hil hau amaitu baino lehen. Urtarrilaren 25an, 19:00etan, Baztartxo antzokian izango da zumaiarra eta goi mailako musikariak izango ditu alboan. Sarrerak dagoeneko salgai daude. Udaleko web orriaren bitartez edo entradium.com atariaren bitartez eskura daitezke, 10 euro balio du.

Jon Maiak 2021ean atera zuen 'Kantu bat gara', letragile modura azken 30 urteotan idatzi dituen kantuen antologia. Lan honek izandako arrakastaren bultzadaren ondoren, bertsolari zumaiarrak lan berri bat ondu du: Kantu berri bat gara liburu-diskoa. Lan honetan, Maiak jauzi bat egin du eta kantu berriak dira nagusi, bertsio batzuk badaude ere (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak).

Honetarako, aurreko lanean bezala goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, estaerako: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada, Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, 'Nostalgia' izeneko kantua euskaraz abestuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jon Maiaren 'Kantu berri bat gara' kontzertua izango da urtarrilaren 25ean Baztartxon