Borrar
Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean Baztartxon.
Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' aurkeztuko du larunbatean Baztartxon

Azkoitia

Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' aurkeztuko du larunbatean Baztartxon

Ikuskizuna 19:00etan izango da, sarrerak aurrez eskuragarri daude www.entradium.com atarian

Sara Utrera

Azkoitia

Miércoles, 22 de enero 2025, 20:05

Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' aurkeztuko du larunbatean, hilaren 25ean, Baztartxo aretoan. Ikuskizuna iluntzeko 19:00etan izango da, eta sarrerak aurrez eskuragarri daude www.entradium.com atarian.

Jon Maiak 2021ean atera zuen 'Kantu bat gara', letragile modura azken 30 urteotan idatzi dituen kantuen antologia.

Lan honek izandako arrakastaren bulkadarekin bi urteren ondoren bertsolari zumaiarrak lan berri bat ondu du: 'Kantu berri bat gara' liburu-diskoa. Lan honetan Maiak jauzi bat egin du eta kantu berriak dira nagusi, bertsio batzuk badaude ere (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak). Honetarako, aurreko lanean bezala goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, esaterako: Itziar Ituño, Olaia Intziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, 'Nostalgia' izeneko kantua euskaraz abestuz.

Jon Maiak lan honetan bere azken urteotako jo puntua diren identitatea eta transmisioa ditu ardatz eta edertasunaren eta emozioen bidez heltzen die gai horiei. Kontzertu baten ohiko egituratik harago doaz bertsolariaren emanaldiak, proiekzioak, kolaborazio bereziak, inprobisazioa eta ezusteko ugarirekin.

Maia bere ohiko musikariekin dator oraingoan ere Baztartxo aretora, denak ere aski ezagunak: Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (txeloa), Nacho Soto (pianoa eta sintetizadorea) eta Nerea Quincoces (perkusioak eta ahotsa).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' aurkeztuko du larunbatean Baztartxon