Borrar
Bizenta Mogel ipuin lehiaketan sarituak, udal ordezkariak eta Bizkargi musika eskolako kideak. E.A.
Jon Joseba Aizpurua zumaiarrak jaso du Bizenta Mogel ipuin lehiaketa saria

Azkoitia

Jon Joseba Aizpurua zumaiarrak jaso du Bizenta Mogel ipuin lehiaketa saria

Iraitz Legarra markinarra izan da bigarren saritua eta hirugarren aukeratua, berriz, Juan Ramon Alberdi azkoitiarra

Eli Aizpuru

Azkoitia

Sábado, 22 de febrero 2025, 20:58

'Tai Sabaki' honela du izenburua 43. Bizenta Mogel ipuin lehiaketa irabazi duen narrazioak. Jon Joseba Aizpurua zumaiarra da egilea. Idazleak berak azaldu zuen aurkeztutako lanaren berri pasa den ostiral iluntzean, udaletxean egindako sari banaketan.

Bizenta Mogel emakume aintzindaria izan zen, «lan asko egin zuen euskararen alde, eta guk hemen egiten duguna da berak egindako lana bizirik mantendu, ekarpen txikiekin», esan zuen saridunak.

'Tai Sabaki' japoniarretik hartutakoa da, 'gorputzaren mugimendu azkarra' esan nahi du. Arte martzialetan erabiltzen den kontzeptua da. «Borroka batean, aurkaria zu baino indartsuagoa bada, altuagoa, zer egin dezakezu? Mugimendu azkar batekin eraso lerrotik kentzea da Tai Sabaki, hala erasotzailean desoreka bat eta sorpresa eragitea da. Aurka zeneukan egoera bat zure alde bihurtuz».

Ipuinean, psikoanalista ospetsu batek Tai Sabaki bizitzeko filosofia moduan hartzea proposatzen dio bere pazienteari. «Tratamenduan esperantza handia du adituak, eta sorpresak ere izango dira hura amaitzerako», azaldu zuen Aizpuruak.

Maitasuna hartu du gaitzat bigarren saridunak. 'Bihotz erien museoa' idatzi du Iraitz Legarra Bazterretxea markinarrak. Bergarako idazle eskolan ipinitako gai baten inguruan aritu da. Maitasuna definitzeko eskatu zieten eta horren harira osatu du obra. «Batzuentzat bakea, besteentzat segurtasuna. Begirada, sexua edo pasioa beste askorentzat. Hortik abiatu naiz», dio Legarrak.

Bikote ohien gauzekin garaje batean museoa osatzen du ipuineko protagonistak. Metxero bat, galtzontzillo batzuk eta bestelakoak jasotzen ditu. Objetoen bitartez, maitasuna eta harremanen inguruan hausnartu du egileak, museo horretara sartzeko gonbitea eginaz.

Sekretuak jorratu ditu hirugarren lan sarituaren autoreak, Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak, 'Etsipenaren lantua' izenburupean. «Sekretuak hilobira eraman nahi izaten ditugu, baina beste bati kontatzen badizkiogu, beste esperientzia batzuk eta bizipenak sortzen dira», azaldu du egileak.

Ez da lehen aldia hiru protagonistek Bizenta Mogel sariketan sarituak izan direna. Esker oneko hitzak izan zituzten oraingoan ere hautatuak izatearren. Guztira 31 lan aurkeztu dira 43. edizio honetara. Epaimahaikide izan dira Yolanda Larrañaga, Iñigo Antsorregi eta Juan Luis Zabala. Antsorregik hitz batzuk egin zituen epaimahaikideak ordezkatuz eta lehiaketan izandako «maila altua» azpimarratu zuen. Irabazleei bakarrik ez, «lehiaketara aurkeztu diren guztientzat» eskatu zuen txalo zaparrada.

Probokazioa da idazlearen jolasa eta jolas horretan murgiltzeko gonbitea egin zien irakurleei Ana Azkoitia alkateak. «Irakurtzen duena, zenbait informazio iturriren manipulaziotik, eta sare sozialen azalkeriatik askeago egongo da. Hori da benetako giza heldutasuna. Horregatik, idazlearena ekarpen bikoitza da: kulturala eta soziala. Eta Bizenta Mogel ipuin lehiaketaren kasuan, hirugarren ekarpena hizkuntzarena da, euskara hauspotzen duelako», esan zuen.

Ekitaldia girotzeko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasle Karmele Gorostiagak, Irantzu Urkiak eta Haizea Urkiak hartu zuten parte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jon Joseba Aizpurua zumaiarrak jaso du Bizenta Mogel ipuin lehiaketa saria