'Jokoz kanpo' antzezlana, larunbatean Baztartxon

Joseba Apaolaza aktoreak aurkeztu zuen antzezlana Azkoitian./
Joseba Apaolaza aktoreak aurkeztu zuen antzezlana Azkoitian.

AZKOITIA.

Futbola aitzakia hartuta, «pixuzko gaiak» jorratzen dira Borobil Teatroak ekoiztutako 'Jokoz kanpo' antzezlanean. «Sortzen diren frustrazio, ankerkeria eta horrelako jokaeren esposizio bat da funtzioa», dio Joseba Apaolaza aktoreak. Luxuzko beste bi aktorerekin partekatuko du oholtza Apaolazak: Asier Hormazarekin eta Asier Sotarekin. Atrezzo hutsarekin eta «futbtolak duen handitasun perbertsoaren inguruan» gaurkotasun handiko komedia eskainiko dute. Gehiegikeri gehiegi ematen da eta antzezlanak hori erakusten du».

Larunbat honetan aurkeztuko dute antzezlana Baztartxo Antzokian. 19:30ean izango da eta 6 euroko prezioan eskuratu ahalko dira sarrerak leihatilan.

Amaieratik hasten da

«Antzezlana amaieratik hasten da. Bi entrenatzaile epaiketa batean. Futbol partida batean borrokan hasi eta arbitroa jipoitzen dute». Hortik aurrera, bizitzako gazi-gozoak ager-tzen dira, beti umoreari eutsiz.

Ia hiru urte dira estreinatu zenetik; ordu eta laurdenean, 16 eszena antzezten dituzte aktoreek, bakoit-zak lauzpabost pertsonaia hezurmamituz. Anartz Zuazuak zuzenduta, antzezlana oso azkarra eta bizia dela dio Apaolazak. «Etengabe pertsonaiak aldatzen doaz oso modu sinplean eta horrek ere erakusten du Borobilek baduela estilo propio bat». Sormen prozesua ere berezia izan da aktorearen esanetan. Testu batetik abiatu ordez, pare bat hilabete inprobisatzen eraman zutela adierazi du. «Egoera ezberdinak sor-tzen genituen planteamendu xume batzuetatik eta gero narratiba eman zaio» dio.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos