Egaña. lizaso, Iguaran, Amuriza Erniarraitz Bertsozale Elkarteko eta Hike eizan! taldeko kideek irabazleekin. UDALA
Azkoitia

Jendetza erakarri du II. Hike bertso saioak

Andoni Egaña, Miren Amuriza, Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran bertsolariak oholtza gainera aritu ziren irabazleen aurrean

Sábado, 2 de julio 2022, 00:07

II. Hike bertso saioak jendetza erakarri du Elkargunera. Bertan lehen mailako bertsolariak izan ziren oholtza gainean: Andoni Egaña, Miren Amuriza, Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran. Imanol Artola Felix arduratu zen gaiak jartzeaz eta hark jarritako erronkei erantzuten bapo asmatu zuten laurek. Toka eta noka aritu ziren, eta hainbatetan hitanoa bera izan zuten hizpide.

Publicidad

Elkarguneko Herriko plaza aretoa bete egin zen, eta bertaratutakoak gustura atera ziren saioarekin

Lau bertsolariek azken agurra abestu ostean, I. Hike eizan! bertsopaper lehiaketako sari banaketa egin zen. Irabazle guztiek ezin izan zuten bertan egon, baina iritsiaraziko zaie saria. Euskara zinegotzi Marijose Arregi eta Ana Azkoitia alkateordearen eskutik jaso zituzten sariak.

Saritu ugari

Gazteetan, 18 urtez azpikoetan, Azkoitia Saria jaso dute Noa Break, Maddi Arrietak eta Intza Arrietak. Azken honek ezin izan zuen ekitaldira joan, eta bere ordez, Añe Peñak jaso zuen oroigarria.

Kategoria berean, gazteetan, lehenengo saria Naia Arrizabalagak irabazi du eta bertaratu ezin izan zuen arren, bideoz grabatuta bidali zituen bertso sarituak. Bere ordez saria Irati Lizarraldek jaso zuen.

Eta bigarren saria, berriz, Oier Juaristik etxeratu du, eta bere aita igo zen oholtzara oroigarria eta dirusaria jasotzera. Helduetan, Azkoitia Saria Lide Rekondok lortu du eta presente egon zen ekitaldian bidalitako grabazioaren bidez eta bertaratutakoek bertso sarituak bere ahotik entzuteko aukera izan zuten. Bere saria Leire Lizarraldek jaso zuen.

Helduetan, lehenengo saria Eli Pagolak irabazi du, eta azken unean hitzordura huts egin bazuen ere, Xabier Eizagirre animatu zen Pagolaren bertsoak abestera.

Helduen kategorian, bigarren saria Aimar Goenaga eibartarrarentzat izan da eta Goenagak ere aukera izan zuen bere bertsoak eskaintzeko.

Publicidad

Bertsopaper lehiaketan epaimahaia osatu dute Erniarraitz Bertsozale Elkarteko eta Hike eizan! taldeko kideek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad