Secciones
Servicios
Destacamos
J.S.
AZKOITIA.
Jueves, 22 de marzo 2018, 00:34
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Atzerriko hizkun-
tzak praktikatzeko jarduera berriak antolatu dira Gaztanenea formakuntza zentroan. Guztiak irekiak eta doakoak dira eta jatorrizko hiztunek gidatuko dituzte.
Egitarauari hasiera bihar emango zaio. Eric Goldman jatorrizko ingeles hiztunak 'Inmigration In and Out of Basque Country' hi-tzaldia emango du. 18:30ean Gaztanenea formakuntza zentroan.
Ostiral honetakoaz gain, apirilaren 13an eta maiatzaren 18an beste bi hitzaldi izango dira ingelesez. Alemanez hitzaldiak apirilaren 12an eta 26an izango dira.
Ikastaroei dagokienez, apirilean ingeleseko ikastaro bat eskainiko da. Bidaiatzekoan erabili ohi diren oinarrizko hitz eta esamoldeak erakutsiko dira. Ekainean, alemaneko ikastaroa emango da hasiberrien-tzat. Ikastaroak ere doakoak dira baina aurrez izena eman behar da Gaztanenea Formakuntza Zentroan (943 54 16 50 / gaztanenea@azkoitia.eus).
'Holiday English Course' ingeleseko ikastaroa B1/B2 mailakoa izango da, apirilaren 3tik 6ra, 10:00etatik 11:30era. Martxoaren 28a da izena emateko azken eguna. Alemaneko ikastaroa, berriz, ekainaren 4tik 6ra izango da, 17:30etik 19:30era. Hau hasiberriei zuzenduta dago eta maiatzaren 28a baino lehen eman beharko da izena.
Egitaraua osatzeko pintxo-potea antolatu da. Ingelesa praktikatzeko aukera izango da jatorrizko ingeles hiztun batek lagunduta. Apirilaren 12an, maiatzaren 10ean eta ekainaren 14an egingo da. Taldea Gaztanenean bilduko da 19:30ean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.