Borrar

Azkoitia

Jasokunde kooperatibak batzar orokorra egingo du ekainaren 15ean

E.A.

azkoitia.

Sábado, 31 de mayo 2025, 21:20

Jasokunde kopoeratibak Ohiko Batzar Nagusia deitu du datorren ekainaren 15erako, igandea. Baztartxo antzokian izango da, 11:30ean lehenengo deialdian eta 12:00etan, bigarrenean.

Eguneko gai zerrendan honakoak jorratuko dituzte: 2024ko kudeaketari buruz Zaintzaren Batzordearen txostena; iazko urteko kontuak eta balantzearen onarpena emaitza ekonimokoarekin batera.

Estatutuen egokitzapena ere landuko dute. Hala nola, gizonen eta emakumeen berdintasunaren aldeko konpromisoa edo bazkideen datu pertsonalen babesa, besteak beste.

Azkenik, galdera eta erreguekin itxiko dute batzarra.

Ohiko Batzar Orokorreko partaide izateko, bazkide txartela aurkeztea ezinbestekoa izango da eta bazkide bakoitzak, gehienez, beste bi ordezka ditzake.

Interesa duten bazkideek Jasokunderen egoitzan bertan (Inazio Iriarte kalea 1A, behea) eskura izango dute aztertu beharreko gaiei buruzko informazio guztia. Horretarako, telefono edo WhatsApp bidez (641 633 299) edo jasokundekoop@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezakete.

Batzarrera agertzen diren bazkide zein ordezkari guztiek BMko baleak jasoko dituzte irteeran.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jasokunde kooperatibak batzar orokorra egingo du ekainaren 15ean