San Isidroren prozesioak hasi ditu Madariagako festak

Atzokoan, Isidroren irudia lau emakumek eraman zuten. / SUDUPE
Atzokoan, Isidroren irudia lau emakumek eraman zuten. / SUDUPE

Lehendabiziko aldiz lau emakumek eraman zuten santua

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

San Isidro eguna ospatu zuten atzo Madariaga auzoan eta horrekin batera festen egitarauari hasiera eman diote. San Isidroren irudiarekin prozesioa egin ostean, alkatea eta zinegotzien presentziarekin, meza ospatu zuten auzoko ermitan. Lehendabiziko aldiz, Isidroren irudia lau emakumeek eraman zuten (iazko prozesioan emakume bat aritu zen) eta bestalde, iazko urritik elizkizunik gabe egon den elizan meza entzun ahal izan zen. Egoera txarrean dago eliza eta, horregatik, iaz erabaki zen elizkizunik ez ospatzea eraikina konpondu arte. Orain, obrei ekiteko aurrekontuak prestaturik daude (100.000 euro inguru) eta nahiz eta finantzaketa oraindik zehaztu gabe egon, ahal den bezain laster ekingo diete obrei.

Festei dagokionez, bihar mus txapelketa jokatuko da Otarre jatetxean. 21:30ean hasiko da karta jokoa; izena emateko Otarre jatetxera deitu beharko da 943853756 telefonora. Larunbatean, 11:00etan haurrentzako eta helduentzako mendi buelta Madariaga inguruetan. 11:30ean auzotarren arteko pilota partidak eta ondoren, emakumeen pilota partidak, non Eneritz Arrieta eta Alaitz Badiola, Nagore Aramendi eta Oihana Orbegozoren aurka arituko dira. 12:30ean marrazki tailerra egingo dute, eta 14:30ean auzotarren bazkaria eta omenaldiak.

Arratsaldean, 16:30ean, ume jolasak, eta merienda. 18:00etan, Mendaroko gizon taldearen eta Koatei baserriko astoaren arteko proba.

Arratsaldeko 19:00etan Zelailuzeko animaliekin ume jolasak eta 21:00etan Otarren. Egun osoan zehar, Laja II eta Lutxurdixo trikitilariak eta Asier Txibilter, Ion Gurru eta Unai Artola bertsolariak.