IRISGARRITASUN ALDARRIKAPENA SAN ANDRES SARIAN

IRISGARRITASUN ALDARRIKAPENA  SAN ANDRES SARIAN

Zubiaurre Igeriketa Klubak San Andres Saria txapelketa ospatu zuen Elkarguneko igerilekuan. Eguerdian taldekako argazkiak atera ondoren ur jolasetan ibili ziren gazteak. Azkoitiko eta Azpeitiko igerilariek parte hartu zuten. Gainera, besteak beste, herriko igerilekuak dituen irisgarritasun trabak salatu zituzten ekimen berezi baten bidez: aldageletatik igerilekura igotzeko dauden eskailerak oztopo handi bat dira hainbat pertsonentzat, eta horregatik, denak ate berdinetik sartzea erabaki zuten. Klubetik adierazi dutenez «Klubaren erronketako bat da aniztasun funtzionala duten haurren eta gazteen gizarte-inklusioa, eta horren aldeko oihu ozena entzun zen joan den larunbatean igerilekuan».

 

Fotos

Vídeos