Irekita dago datorren pilota ikasturteko izen-emate epea

Bestalde, bihar jokatuko dira Azkoitiko Txikito pilota txapelketako finalak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAZKOITIA.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak ireki du datorren ikasturteko izena emate epea. Zazpi urte edo gehiago dituzten neska-mutilentzako da (2012. urtean edo lehenago jaiotakoentzat). Ikasle kopuruaren arabera, astean bi entrenamendu egingo dira eta zehaztuko dira egunak. 7 eta 8 urtekoen saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara. Izena emateko epea uztailaren 20ra arte da. 667 50 39 18 telefonora whatsapp bat bidali edo azkoitiotepilota@hotmail.com helbidera mezu bat idatzi ondorengo informazioarekin: Ikaslearen izen-abizenak eta jaiotza data, guraso edo arduradun baten izen-abizenak eta astean entrenamendu batera edo bitara joango den zehaztu.

Txikito txapelketako finalak

Bestalde, bihar jokatuko dira Txikito pilota txapelketako finalak 10:30ean hasita gurea pilotalekuan. Aurtengoa 49. edizioa da eta guztira, 52 pertsona eta 26 bikotek hartu dute parte. 8 eta 12 urte bitarteko gazteak aritu dira txapelketan.