Borrar
Las diez noticias de la jornada
Batzoki berrituaren inaugurazio-ekitaldia. EAJ

Azkoitia

Ikurrinaren igoera eta EAJko ordezkariak Batzokiaren inaugurazio ekitaldian

El Diario Vasco

azkoitia.

Lunes, 26 de mayo 2025, 20:47

Azkoitian alderdi jeltzaleari «eutsi dien gizon eta emakume guztien omenez», belaunaldi ezberdinetako ordezkariek Ikurriña altxatu zuten igandean Batzokian. Rosario Azkuek, Itziar Arrietak, Juan Bautista Mendizabalek eta Nikole Aranbarrik izan zuten ardura hori Gora ta Gora ereserkiaren doinupean.

Gerra, gerraostea, trantsizioa eta pizkundea ezagutu, eta sufrimenduaren gainetik bizirauten eta bizitzen ikasi behar izan zuten gizon-emakumeetatik hasi, eta etorkizuna parez-pare duten gazteetara heldu arteko belaunaldiak izan ziren gogoan Ikurriña igotzerakoan, «populismoetatik, muturretatik ihesi, demokrazian, aberrian, euskaran eta justizian sinesten duten guztien omenez». Ekitaldiari minutu bateko isilunearekin eman zitzaion hasiera, Arantxa Zubizarreta alderdikidearen oroimenez, «Herri honen alde egindako lanarengatik eta erakutsi duen konpromisoarengatik».

Julene Urzelairen eskulturan lore-eskaintza egin zuten familiak eta alderdikideek. Oraina eta etorkizuna, berriz, GBBko eta EBBko presidenteek, Euge Arrizabalagak eta Aitor Estebanek, marraztu zuten Ikurriñaren plazan izan zen ekitaldian, hain justu, 1907an, Azkoitiko Batzokia sortu zen toki berean. Alderdikide, jarraitzaile eta erakundeetako ordezkari andana bildu zen bertan; besteak beste, Eider Mendoza diputatu nagusia, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria, Jaurlaritzako bozeramaile eta sailburu Maria Ubarretxena, Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburua, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua, Joseba Diez Antxustegi EAJ-ren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, edota Maribel Vaquero, EAJko eleduna Espainiako Kongresuan. Ana Azkoitia alkatea buru, EAJko udal ordezkariek ere parte hartu zuten ekitaldian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikurrinaren igoera eta EAJko ordezkariak Batzokiaren inaugurazio ekitaldian

Ikurrinaren igoera eta EAJko ordezkariak Batzokiaren inaugurazio ekitaldian